Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

entelo

iz. Zool. Zerkopitezidoen familiako tximu ile-horia, hinduen tximu sakratua (Presbyytis entelus). Langur ere deitu ohi zaio. Aurpegi, esku eta hanketako ileak beltzak ditu; gainerakoa horixka da. 1.70 m izaten da luze, isatsaren 80 cm-ak barne hartuta. Oihanetan, talde handietan bizi ohi dira enteloak, gidari bat buru dutela. Ibiltzen den inguruetako baratzetan galera handiak eragiten ditu.  v  Indiako elezahar batek dioenez, Ravan-ek Rama-Schri-ren emazte Sita bahitu eta Zeilango uhartera eraman zuenean, entelo batek askatu omen zuen, senarrari itzultzeko gero. Tximu horren azkarkeriak aipatzen dituen kontakizun asko da, bizi den eskualdeetan. Bertakoek diotenez enteloari esker dute mango izeneko fruitua, hark harrapatu baitzien erraldoiei, ezkutaturik zuten baratzetik. Harrapatu eta erre egin nahi izan omen zuten erraldoiek enteloa; ez zen erre, baina sua itzaltzean eskuak eta hanka bezturik geratu omen zitzaizkion.