Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eneida

Virgilioren poema epikoa. Hamabi liburu ditu, eta Troia suntsitu berritik Erromara Eneasek egin zuen bidaia kontatzen du. Bere aita, Ankises, semea Askanio, eta lagun batzuk harturik, itsasoz abiatu zen. Afrikako itsasertzean, Dido aurkitu zuen, eta hartaz maitemindu zen. Hala ere, Jupiterrek aurrera egiteko agindu zion. Nahigabeturik, bere buruaz beste egin zuen Didok. Gero Sizilian Azesta sortu zuen eta zazpi urteren buruan, Laziora heldu zen. Historiak eta mitologiak kontatzen zituen gertakarietan oinarrituta, Virgiliok epopeia bat idatzi zuen Erromaren eta enperadorearen ohoretan. Europako kultura ondareko obrarik nagusienetakoa da.