endodermo
iz. Med. Enbrioiaren hiru geruza nagusien artean barrukoena. Gizonarengan, enbrioia sortu eta lehenengo hamabost egunetan eratzen da. Endodermoak, denborak aurrera egin ahala, zenbait organo sortzen ditu: digestio aparatuaren epitelioa, belarriaren eta arnasketa aparatuaren epitelioak, gernu maskuriaren epitelioa, etab.