eman 1, ematen
du ad. Laguntzailerik gabe ere jokatzen da: demadan, demagun, emazu, bemakio… || Norbait (zerbaiten) edukitzaile egin; (zerbait) norbaiten esku ezarri. Emango zidala esan zidan, baina saldu egin zidan. Masaileko ederrak eman zizkioten. Jaten eta edaten eman zion. Jatera eman: jaten eman. || Meza eman. || (Ekoitzi). Ezarri zuen diruak ehuneko hamar eman dio. || Aditzera eman, amore eman, gogoak eman, kontu eman, ontzat eman etab. ik. aditze, amore, gogo, kontu, on, etab. || Hed. Zortzi ordu eman zituen Bordelera joateko. Ihesari, negarrari, lanari eman. ik. lotu, atxiki. || Emanarazi. Ematera behartu. Ihesari emanarazi. || (Aditz izenkiaz) Herr. Iduri. Tuntuna ematen du askotan. Gizonak ez du ondo ematen mozkortuez gero. Margotzen dutenean berria emango du. || (Adjektibo gisa, objektua -(r)i eta -(r)a deklinabide atzizkiaz). Zaletua, atxikia. Ardoari emana. || Eman dezagun, demagun (konpletiba batez): argudio edo gogoeta baten abiapuntutzat erabiltzen diren esapideak. ik. egin. Demagun atezaina dela erailea.