Emakunde
edo Emakumearen Euskal Erakundea. Eusko Jaurlaritzak, emakumezkoen berezko eskubideak finkatu eta sexuen artean gizarte maila guztietan dauden bereizkeria mota guztiak ezabatzen ahalegintzeko asmoz, 1988ko otsailean sortu zuen erakunde publikoa. Bi adar nagusi ditu Emakunde izenaz ezaguna den erakundearen eginbideak: administrazioan, alor guztietan emakumearekiko ekintza positiboen bidezko politika bultzatuz, emakumeen autonomia sustatu eta egungo bereizkeria gainditu, eta gizartean, politikan, ekonomian eta kulturan emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna benetan gauzatu.