elur
iz. Hodeietatik maluta zuritan erortzen den ur izoztua. Elurra mara-mara ari du. Elurra gezaldu: elurra urtu. Elur luma, elur maloa: elur maluta. Elur bustia: ia urturik erortzen dena. Elur zuloa: elurra gordetzen dena. Urte elurrezkoa, garizkoa (esaera). || Elurra egin. Elur gutxi egin du aurten. Elurra egin du baina ez du zuritu. || Elur-orein. Europa, Asia eta Ameriketako iparraldean bizi den oreina, adar handiak eta adarkatuak dituena (Rangifer tarandus tarandus). v Elur-jauzia. Geol. Elur masa handi baten menditiko erorketa, haize boladek edo lurreko higidurek eragina. Elur-jauziak arriskutsuak izaten dira, erortzen dena elur hautsezko masa denean batez ere. Elur hautsa beste elur mota batzuk baino lasterrago jausten da, eta masa handiak eratzen ditu gainera. Elur-jauziez babesteko dikeak eta tranpolin gisako galeriak eraikitzen dira (eroritako elurra haien gainetik igaro dadin). Udaberrian eta udan, elurra urtzean ura jausten den amildegietan izaten dira batez ere elur-jauziak.