Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eltziego

Arabako hegoaldeko udalerria (Arabako Errioxa). Elciego du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Guardia, Navaridas eta Uriona, ekialdean Guardia, mendebalean Uriona eta Baños-Mañueta, eta hegoaldean Cenicero (Errioxako probintzia). Altuera 467 m. 15,99 km2. 921 biztanle ditu (eltziegarrak). Ebro ibaiak mugatzen du udalerria hegoaldetik. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIV-XVI. mendeetan galdu zen. Hizkuntza banaketa, 1996an: 112 euskaldun, 40 ia euskaldun eta 756 erdaldun. Langile gehienek bertako janari industrian eta ardogintzan egiten dute lan (% 56). Nekazaritza: mahastiak, garia eta garagarra (langileen % 29). Aipagarriak dira Errenazimentu garaiko San Andresko eliza (XVI. m.) eta Andra Maria Plazako (XVIII. m.), San Bizenteko (XVII) eta San Rokeko ermitak.  v  Historia. Eltziego 1067. urtean aipatzen da lehen aldiz Donemiliagako monasterioko dokumentu batean. Espainiako errege Filipe II.ak hiri gutuna eman zion 1583. urtean. Ordura arte Guardia hiriaren mende egon zen Eltziego.