elektromagnetismo
. iz. Fis. Korronte elektriko eta eremu magnetikoen arteko eraginak aztertzen dituen fisikaren atala. Korronte elektriko batek eroale bat igarotzen duenean eremu magnetiko bat sortzen du eroale horren inguruan, eroalearekiko elkarzuta; hari eroalea burdin gozozko gune baten inguruan biltzen bada, haritik korrontea igarotzean burdina imandu egiten da. Horretantxe oinarritzen dira motor eta tresna elektriko gehienak. 1780an sortu zen baina 1860an Maxwell fisikariak eman zuen elektromagnetismoaren teoria klasikoa. Teoria hori lau bektore ekuaziok osatzen dute; ekuazio horietatik abiatuta elektrizitatea, magnetismoa eta bien arteko harremanak (indukzioa, etab.) jakin daitezke.