Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elektrolisi

iz. Fis. eta Kim. Elektrolitoak dituen soluzio batetik korronte elektrikoa igaroaraziz egiten den deskonposatze kimikoa. Elektrolito ontzi batean egiten da elektrolisia; ontziaren barruan elektrolitoa eta pila bati lotutako metalezko bi barra (elektrodoak) jartzen dira. Potentzial desberdintasuna sortzen da bi elektrodoen artean, elektrolitoaren ioi positiboak katodora joaten dira eta ioi negatiboak anodora. Berunezko, nikelezko, zilarrezko edo bestelako elektrolito batetik korronte elektrikoa igarotzen denean, soluzioa deskonposatu eta metala katodoaren gainean gelditzen da aske. Metala lortzeko energia iturri gisa elektrizitatea erabiltzen duen prozeduran erabiltzen da batez ere (elektrometalurgian).