Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

El Obeid, Tell

Mesopotamiako aztarnategia, Ur antzinako hiritik hurbil (egungo Irak). 1919. urtean hasi ziren aurreneko indusketak.  v  El Obeideko zibilizazioa. El Obeid Sumeriaren lehen historiako garai zaharrenekoa da, K.a. 4000-3300 urte bitartekoa. Ezaugarri nagusia zeramika kolore-bakarra du, beltza edo marroia, marrazki geometrikoz apaindua, eta harriz landutako tresneriarekin batera ageri dena. Mesopotamian eta Mediterraneoan zehar hedatu zen El Obeideko zibilizazioa; haren aztarnak Eriduko antzinako hirian azaldu dira garbien.