Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekidna

(Eusk. «Sugegorria»). Mit. Elezaharretako munstroa, erdi emakume erdi suge, Tartaroren eta Gauaren alaba. Tifonekin bat eginik, Zerbera, Kimera, Lernako hidra, Nemeako lehoia eta beste zenbait munstro sortu zituen. Heroien eginkizuna munstro horiek denak hiltzea izaten zen.