Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekbatana

(Gaur egun, Hamadan). Antzinako Media lurraldeko hiriburua, Oronte mendiaren oinetan. Mediarren inperioa desagertu ondoren, Persiako inperioko hiriburuetako bat izan zen, Alexandro Handia (K.a. 331), Seleukos (K.a. 313) eta Antioko III.aren osteek (K.a. 209) menderatu zuten arte. Errege partiarren eta sasanien udako egoitza izan zen gerora. Ez da bertan inolako indusketarik egin eta izkribu eta agiri zaharrei esker ezagutu da antzinako hiria. Bertan daudela dirudi Mardokeoren eta Estherren hilobiak. Irango hiria da egun.