Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ekdisi

iz. Zool. Artropodoek aldika kutikularen kanpoaldea aldatzen duten aldia. Ekdisia hormona berezi baten jariatzearekin hasten da, eta ondorioz kutikularen barrualdean dauden mintzak gainaldera ateratzen dira. Azkenik kutikula zaharra kendu eta berri batez estaltzen da animalia; kutikula berri hori hasieran fina izaten da baina poliki-poliki behar duen lodiera hartzen du.