egon, egoten, egongo
da ad. A. Laguntzailerik gabe ere jokatzen da: nago; hago; balego; legoke; nagokio, dagokio… || (Hegoaldean, batez ere egungo egunean, izan-en ordez egon erabiltzeko gehiegizko joera nabari da). ik. izan (da ad.) || Non kasuan dagoen izen sintagma bati dagokiola, halako egoera iraunkorra adieraziz. Txoria kaiolan dago (ipar. da). Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. || Egoera adierazten duen izen bati dagokiola. Eri dago (ipar. eri da). || Adizlagun bati edo adizlagun balioko esapide bati dagokiola. Begien bistan dagoen kontua. Zertan zaude hor? Dohain emana zerbait hoberen eske dago (esaera). || Aditzaren era burutu mugatzailedunari dagokiola. Egiteko hori egina dago, beraz. Asko ikusia nago. || Ostatuz egon, adi egon etab. ik. ostatu, adi, etab. || Iraun. Gauden euskaldun! || (Nor-nori formez). Zerbait, adierazten den zerari egokitzen zaiona izan. Entzutea belarriari dagokio. || Arazo horri dagokionez, hau da nere iritzia. Horri nagokio: horretaz ari naiz. || a) (Ba)nago etorriko dela: benetan uste dut etorriko dela. b) (Ba)nago nola ez diren galtzen: neure buruari galdetzen diot nola ez diren galtzen. || Zerbait dagoen dagoenean utzi: bere hartan utzi.
B. (Hirugarren pertsonako nor formez, adierazten dena badela aditzera emateko.) Hemendik herrira bost kilometro daude. || Ez dago besterik esan beharrik. Hara joaterik ez dago.