Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egisto

(Gr. Aigisthos) Mit. Mizenasko erregea, Tiesteren semea. Agamenon bere lehengusua Troiako gerran ari zen bitartean, haren emaztea, Klitemnestra, maitale egin zuen. Agamenon gerratik itzuli zenean, hil egin zuen Egistok. Agamenonen seme Orestek aitaren heriotzaren mendekua hartzeko hil egin zuen Egisto. Greziako teatro klasikoan sarri azaltzen da Egisto (Eskilo, Sofokle, Euripide).