Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egina

(Gr. Aigina) Greziako uhartea, Saronikako golkoan, Atikaren eta Peloponesoren artean. 85,4 km2 eta 10.000 biztanle. Hiriburua: Egina (6.200 biztanle). Atenearen tenplua (K.a. V. m.). Museoa. v Historia. Eakoren jaioterria da. K.a. VI. mendean hiri ahaltsua izan zen, Atenasi itzal egin ziezaiokeen hiri bakarra. Bertako diru sistema asko zabaldu zen antzinatean, Atenaskoarekin batera. Persiarren aurkako garaipenen ondoren (K.a. 455-404), Egina Atenasen mendean geratu zen eta haren distira betiko ilundu zen. Guztiz ospetsuak dira Eginako marmolak, K.a. VI-V. mendean Eginan egiten zen eskultura bikainaren lekuko direnak.