Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egin

Gipuzkoan argitaratzen zen euskal egunkaria. Lehen alea 1977ko irailaren 29an atera zen, Francoren diktaduraren ondoko lehen garaian. 1977ko irailetik 1998ko uztaila arte Euskal Herrian argitaratu zen egunkaria. 1998ko uztailean, itxi egin zituzten Egin egunkaria eta irratia Baltasar Garzón Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, ETArekin harreman zuzena edukitzea eta erakunde armatuaren finantza egituren barruan egotea egotzi baitzien komunikabide biei epaileak. Egin argitara ematen zuen Orain enpresako administrazio kontseiluko hamaika kide ere atxilotu zituzten Garzón epailearen aginduz, baita, egunkaria itxi eta egun gutxi batzuen buruan, Javier Salutregi haren zuzendaria ere. Egin itxi eta hurrengo egunean Euskadi Información egunkaria kaleratu zuen egunkariko langile talde batek; 1999an Gara sortu zuen arte iraun zuen.