Egia, Joakin
Bilboko portuko kapitaina. 1936an Eusko Jaurlaritza antolatu zenean, gerrarako ontzidi bat antolatzeko agindua eman zion. Lau bakailao-ontzi artilleriaz hornitu, eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaya eta Nabarra izenez bataiaturik, itsas garraiorako laguntzaile eta babesle izateko prestatu zituen. Orobat lan handiak egin zituen, Bilboko porturako defentsa antolatzen. Bizkaia armada nazionalaren esku erori zenean, setioari itzuri eta hamar draga-minarekin Frantziara ihes egin zuen.