Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egaibar

Nafarroa mendebaleko ibarra, Lizarrako merindadearen erdialdean. Udalerri hauek osatzen dute: Abaigar, Antzin, Etaiu, Legaria, Murieta, Oko eta Olexoa. 44,6 km2 eta 1.124 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIII-XVI. mendeen artean galdu zen. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (garagarra, garia, mahastiak, barazkiak). Egaibartik igarotzen zen Lizarra eta Gasteiz lotzen zituen burdinbidea.