Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

efektu

iz. Kausa baten aritzearen ondorioa; eragina.  v Ekon. Edozein kreditu titulu (truke letrak, ordainkizunak, txekeak), errentak ematen dituena, eta ordaintzeko erabil daitekeena. Funtsak mugitu gabe erabil daiteke, eta horrexegatik kreditu sistemaren oinarria da. v Fis. Zenbait fenomenori, gehienetan aurkitzailearen izenaz, ematen zaion deitura. Edison efektua. ik. Edison.  v  Hall efektua. Eremu magnetiko iraunkorrean dagoen eroale batean, potentzial elektriko bereko lerroen desbideratzea.  v  Joule efektua. Korronte elektrikoa eroale homogeneo batetik igarotzen denean eragiten duen berotzea.  v  Efektu fotoelektrikoa. Argi uhinez jotako gorputzak elektroiak jaulkitzean gertatzen dena. Efektu honen arabera gorputzak fotoiak jaiotzen ditu eta ondoren elektroiak jaulki edo askatu. 1887an Hertzek aurkitu zuen. Zelula fotoelektrikoa da efektu horren erabilera nagusia.  v  Efektu termoelektrikoa. Bi material desberdinetako elkargunea berotuz korronte elektrikoa sortzea eragiten duena. Muturretatik metal desberdinezko bi hari lotzen badira, eta elkargune horiek tenperatura desberdina baldin badute, zirkuitu horretatik korrontea igarotzen da; efektu hori Seebeck-ek aurkitu zuen 1821ean. Baina loturak tenperatura berean baldin badaude, zirkuituan korrontea igaroz gero, elkargune batek beroa ematen du eta besteak hartu.  v  Efektu bereziak. Zinemagintzan, teknika jakin batzuen bidez ikuslearen baitan ondorio jakinak eragiteko erabiltzen diren prozedurak.