Edwards, Jorge
Txileko idazlea (Santiago, 1931). 1957an sartu zen diplomazia karreran. Salvador Allenderen garaian Parisen egon zen enbaxadore. Hura hil zutenean kargu guztiak utzi eta Espainiara erbesteratu zen. 1952an argitaratu zuen lehen liburua, El patio, kontakizun laburren bilduma. Literatura genero horretan Las máscaras ere idatzi zuen (1967). Baina eleberrigintzan izan du osperik handiena: Gente de la ciudad (1961, Hiriko jendea), El peso de la noche (1964, Gauaren pisua). Goi mailako burgesiaren giroa ispilatzen du eleberri horietan. Persona non grata (1973) eta Los convidados de piedra (1978, Harrizko gonbidatuak) eleberrietan, berriz, idazlea eta konpromisoaren gaia erabiltzen du Txileko orduko egoera politikoaren ikuspuntutik. Argitaratu dituen azken lanen artean hauek ditu aipagarrienak: Fantasmas de carne y hueso (1993, Hezur-haragizko mamuak) eta El origen del mundo (1996, Munduaren jatorria).