Edwards Bello, Joaquín
Txileko eleberrigilea (Valparaiso, 1888 - Santiago, 1968). Ikasketak Frantzian eta Espainian egin zituen. La nación egunkarian idatzi zuen eta gizarte arazoak azaldu zituen bere eleberrietan: El roto (1920, Urratua), El chileno de Madrid (1928, Madrilgo txiletarra), Valparaíso, la ciudad del viento (1931, Valparaiso, haizearen hiria), Criollos en Paris (1933, Criolloak Parisen), etab.