Edom
(Eusk., «Gorria«). Esauren deitura (Genesia, XXV, 25-30) eta Palestinako antzinako eskualdea, Itsaso Hilaren eta Akabako golkoaren artean. Esauren oinordekoek hartu zuten; Saulek Judaren mende jarri zuen. v Edomitak. Esauren ondorengoak. Genesi liburuaren arabera, Itsaso Hilaren hegoaldera joan ziren K.a. XIV. mendean. Edom edo Idumeara jo zuten K.a. 587. urtean; hori dela eta, edomitak edo idumearrak deitu izan zaie.