Eddington, Arthur Stanley
Astronomo eta fisikari ingelesa (Kendal, 1882 - Cambridge, 1944). 1906tik aurrera Greenwicheko behatokiko laguntzaile nagusi izan zen eta 1913an Cambridgeko unibertsitateko astronomia eta filosofia esperimentaleko katedra eskuratu zuen; ondorengo urtean bertako behatokiko zuzendari izendatu zuten. Izarren dinamikari buruzko hastapen ikerketak aurkeztu zituen argitara eman zuen lehen lanean (Izarren higidura eta Unibertsoaren egitura). 1926. urtean ikerketa haien emaitzak aurkeztu zituen The Internal Constitution of the Stars (Izarren barne egitura) obraren bidez, eta izarren masa eta distira lotzen dituen lege astrofisikorako legea argitu zuen. Bestalde, Einsteinen erlatibitatearen teoriaren ildotik abiatuta, unibertsoaren egitura eta zabalpenari buruzko teoria berri bat landu zuen, haren batez besteko dentsitatea eta osatzen duten protoien kopuru probablea oinarritzat hartuz. Filosofia kutsuko obrak idatzi zituen: Mundu fisikoaren izaera, Fisikaren filosofia, etab. Egungo astronomia modernoaren aitzindaria da.
- edate
- edateko
- edatun
- Edberg, Stefan
- Edda
- Eddington, Arthur Stanley
- Eddy, Mary Baker
- Ede
- Ede
- Edea
- edegi*