Edda
Islandiako bi poema bildumen izenburua: Edda handia edo Saemundar Edda (Saemund Zuhurrak egina bide dena, 1643an, aurkitu zenean, pentsatu izan zutenaren arabera): VII-XIII. mendeen arteko poema anonimoak jasotzen ditu. Edda txikia edo Snorra Edda, (Snorri Sturluson da egilea, 1220 aldera): literatura aldetik duten garrantziaz aparte, Edda poemak Eskandinaviako mitologia ezagutzeko iturburu nagusiak dira.