Durey, Louis
Frantses musikagilea (Paris, 1888 - Paris, 1979). Seien Taldeko kidea, Association des musiciens progressistes elkartearen sortzaileetariko bat izan zen. Haren lanak ganbera musikarakoak, melodiak eta konposizio koralak dira: Images à Crusoé, Madrigaux de Mallarmé, Bestiaire d’Apollinaire, Poèmes de Paul Eluard et d’Hô Chi Minh, La Longue Marche eta Paix aux hommes par millions.