Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dum-dum

iz. Teknol. Muturrean zirriztua duen bala. Gorputzean sartzen denean zabaldu egiten da, eta zauri zabal irekiak eragiten ditu. XIX. mendearen bukaeran egin ziren mota honetako balak Dumdum herrian (Kalkutatik hurbil). Boerren kontra halako balak erabiltzeagatik salatu zituzten ingelesak. 1899. urtean Hagako Batzarrean debekatu egin zen dum-dum-a erabiltzea.