duiker
iz. Zool. Afrikako antilope txikia, sylvicapra edo cephalophus generokoa, duikerbok ere deitua (Cephalophus grimmi). Benetako duikerra Hegoafrikako Cape eskualdetik Zambezira bitarteko lurraldeetan, sartaldeko itsasaldean bizi da. 60 cm inguru izaten da altu, eta 20 bat kiloko pisua izaten du.