Dühring, Karl Eugen
Alemaniar ekonomialaria eta filosofoa (Berlin, 1833 - Berlin, 1921). Sozialismoaren jarraitzailea izan arren, Marxen eta Engelsen ekonomia teoriei kritikak egin zizkien. Alemaniako sozial-demokraziaren lehen urratsak eman zituen Feuerbach eta A. Comtek eraginda. Bereak dira, besteak beste, Izadiaren dialektika (1863), Filosofiaren historia kritikoa (1869) eta Jakintzaren teoria eta logika (1878) obrak. Engelsek Anti-Dühring obra idatzi zuen 1878. urtean Karl Eugenen teoriei aurre eginez.