Duero
Iberiar Penintsulako ibaia. 913 km. Soriako Urbion mendietan jaiotzen da eta Iberiar Penintsula ekialde-mendebalde zeharkatu ondoren Ozeano Atlantikoan isurtzen du bere ura, Oporton (Portugal). Espainiako ibai arrorik handiena du (98.160 km2). Bokalean izaten duen batez besteko ur emaria 615 m3/s-koa da, Ebro ibaiaren antzekoa. Hala eta guztiz ere, Duero ibaiak ur gutxi eramaten du Esla ibaiarekin bat egin arte. Portugalekiko muga egiten du zati batean, eta bertan Aldeadavila eta Saucelle indar etxe handiak daude. Duero ibaiaren adar nagusiak Esla, Pisuerga, Riaza, Duraton, Eresma, Tormes, Sabor, Tua, Tamega, Coa eta Paiva dira (Portugalgoak azken hirurak).