dugong
iz. Zool. Manatiaren ordenako itsasoko ugaztuna (Dudong dugong). v 3 metro izan daiteke luze. Buru handia du, biribil samarra, lepoa zabal laburra eta begiak txikiak. Larru lodia du, eta ile gutxi. Itsasbelarrak eta beste zenbait landare jaten ditu. Itsas behia ere esaten zaio. Talde txikietan bizi da Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian, eta Ginea Berriko, Filipinetako eta Australiako kostaldetik hurbil. Gero eta dugong gutxiago geratzen dira, oso aintzat hartua baita ehizarako.