Drinkwater, John
Ingeles olerkari eta dramagilea (Leytonstone, Essex, 1882 - Kilburn, Londrestik hurbil, 1937). Hainbat poema libururen egilea (Poems, 1903) da; drama historikoak ere idatzi zituen genero dramatiko mota hori bultzatzearren: Abraham Lincoln (1918), Maria Estuardo (1921) eta Cromwell (1923). Gainera, William Morris (1912) eta Swinburne (1913) idazleen obrak aztertu zituen.