Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drakon

(Gr. Drâkon). Atenasko legegilea (K.a. VII. mende bukaera). Atenasko lehen lege idatziak xedatu zituen; estatuak legeak emateko duen eskua eta aginpidea aldarrikatu zituen, eta bertako ohiturazko zuzenbidea baztertu zuen. Legez kanpo utzi zuen mendeku pribatua. Drakonen zigor kodearen zorroztasunari buruz ari zelarik, kode hori odolaz idatzia zegoela esan zuen hizlari batek. Solonek leundu egin zituen Drakoren legeen zigorrak eta gizarte eta politika arloetara zabaldu zuen legedia.