Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

drakkar

iz. K.o. lehen mendeetako Eskandinaviako itsasontzia (drake edo herensuge baten irudia eraman ohi zuten brankan mamutzar gisa). 1881. urtean atera zuten urpetik batere hondatu gabea zegoen drakkar bat (Gokstad, Dandefjord-tik hurbil, Norvegia hegoaldea), buruzagi bikingo baten urpeko hilobi gisa erabili zutena. Ontzia K.o. VIII-X. mendeetakoa zen; 24 m zen luze, 5,20 m zabal eta 1,80 m zituen brankako mutur gisa. Alde bakoitzean 16 arraun zituen eta 23 tonako pisua erabil zezakeen. Ontzi hauetan iritsi ziren eskandinaviarrak Ipar Atlantikoko eta Mediterraneoko bazter guztietara.