Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donleavy, James Patrick

Irlandar idazlea, Estatu Batuetan sortua (Brooklyn, 1926). Irlandar etorkinen semea. Mikrobiologia ikasketak egin zituen Trinity Collegen, Dublinen. 1955ean, Parisen, ikasle garaiari buruzko eleberri komiko bat idatzi zuen: Gizon arrotz bat. Bere beste eleberrietatik aipagarriak dira The Saddest summer of Samuel S (1966, Samuel S.-ren udarik tristeena) eta The beastly beatitudes of Balthazar B (1968, Balthazar B.-ren zoriontasun ikaragarriak). Eleberriez gainera, ipuinak eta antzerki lanak idatzi zituen: Maitagarrien ipuina New Yorken (1961). 1967an Irlandara joan zen eta han bizi da harrezkero. 1998an Komun guztiz garbien Andre Maria gurea eleberria argitaratu zuen: dama sortu eta dama gisa hazitako Jocelyn Jonesen kondaira, zoritxar zein baino zein okerragoen ondoren zubipean eta bakarrik bizi izan zena.