Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dönitz, Karl

Alemaniar almirantea (Grünau, 1891 - Aumühle, 1980). Hitler hildakoan aginpidearen ardura hartu zuen, eta aliatuekin bakerako negoziazioak hasi zituen. Elkarrizketa horien ondorioz Alemaniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen 1945. urteko maiatzaren 7an. Nurembergeko Nazioarteko Epaimahaiak 10 urteko kartzela zigorra ezarri zion. 1958. urtean argitaratu ziren haren memoriak.