Donaixti-Ibarre
Nafarroa Behereko udalerria, Iholdiko kantonamenduan dagoena. Saint-Just du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Ibarla, ekialdean Muskildi, mendebalean Duzunaritze-Sarrasketa, eta hegoaldean Hozta. 30,03 km2 eta 304 biztanle (donaixtiarrak; ibartarrak). Handiako erreka igarotzen da udalerritik. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 98. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza dira. Donaixti eta Ibarre herriguneek 1841. urtean egin zuten bat udalerri bihurtzeko.
- Don
- Don
- donabera
- donado
- donadotasun
- Donaixti-Ibarre
- Donaldson, Simon Kirwan
- Donamaria
- Donamartiri
- Donamartiri-Untz
- Donapaleu