Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Don

Sobietar Batasuneko ibaia. 1.970 km. Errusiako erdialdeko ordokian jaiotzen da, Novomoskovsk hiritik hurbil, eta Azov itsasoan (Taganrog golkoa) isurtzen du ura; delta handi bat eratzen du. Bere adarren artean aipagarriak dira Donetz (1.016 km) eta Khoper (1.008 km) ibaiak. Egiten dituen 1.970 km-an zehar Rostov-Na-Don, Lebedian, Zadonsk, Pavlovsk eta Kalatx-Na-Don hirietatik igarotzen da. Martxotik azarora bitartean ontziz ibil daiteke 70 km-an zehar. Ubide batek Volga ibaiarekin lotzen du Volgogradotik hurbil. Garrantzi handiko indar etxeak daude.