Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dniester

Ukrainako ibaia. 1.362 km. Karpatoko Mendietan jaiotzen da, Poloniako mugatik hurbil eta Ukraina zeharkatzen du Volinia eta Podoliako ordokien artean. Moldavia igaro ondoren Itsaso Beltzean isurtzen du ura, estuario zabal bat eratuz. Ontziz ibil daiteke 800 km-an barrena. Ibaian zehar indar etxe ugari dago.