Dnieper
Errusiako ibaia, Europako hirugarrena luzerari dagokionez Volga eta Danubio ibaien ondoren. 2.285 km. Valdai mendien hegoaldean jaiotzen da eta Smolensk (Errusia), Moghilev (Bielorrusia), Kiev, Txerkassi, Krementxug, Dniepropetrovsk, Zaporojie, Nikopol eta Kherson hiriak (Ukraina) zeharkatzen ditu ura Itsaso Beltzean isuri baino lehen, Odesa hiriaren ekialdean. Egiten dituen 2.285 km-an zehar Berezina (Bielorrusia), Pripet, Soj eta Desna (Ukraina) ibaien ura jasotzen du. Ontziz ibil daiteke 2.000 km-tik gora; Ukrainako produkzio hidroelektrikoaren lau bostenak sortzen dira bertan. Behe ibilguan, lurrak ureztatzeko sare zabala eratzen du. Lignito eta burdin ustiakuntza garrantzi handikoak daude Dniepe ibaiaren arroan (503.400 km2).