Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Djibuti

Djibuti errepublikako hiriburua, Adengo Golkoan, Itsaso Gorriaren sarreran. 290.000 biztanle (1991). v Historia. 1888. urtean sortu zuten eta Errepublikako hiriburu bihurtu zen 1892an (ordura arte Obock izan zen hiriburua). Burdinbide baten bidez Addis Abeba hiriarekin lotzen da. Kafea, laboreak eta olioa esportatzen dira bertako portutik.