Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diyarbakir

Turkiako hego-ekialdeko hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua, Tigris ibaiaren ertzean. 235.617 biztanle (1980). Aipagarriak dira IV. mendeko gotorlekua eta XI. mendean zaharberrituriko mezkita handia. Diyarbakir herrialdeak 14.908 km2 eta 778.150 biztanle ditu. Laboreak, kotoia, tabakoa, kobrea, petrolioa, ikatza, ehun langintza eta urregintza. v Historia. Antzinako Amida erromatarra da. Otomandarrek hartu zuten 1516. urtean.