distozia
iz. Med. Erditze mintsua edo zaila. v Haurrarengatik edo amarengatik izan daiteke erditze zaila. Umekia handia denean edo atzekoz aurrera edo azpikoz gora dagoenean arazoak izaten dira erditzeko; bestalde gerta daiteke amak azpil hezurra estuegia izatea edo umetokiaren giharrak behar adina ez irekitzea.