distortsio
iz. Elektr. Zirkuitu batetik seinale elektriko bat igarotzean seinale horretan sortutako aldaketa. v Hiru motatakoa izan daiteke distortsioa: anplitudearena, maiztasunarena eta fasearena. Anplitudearen distortsioa zirkuitu elektrikoak seinalearen osagai espektralak aldatzen dituenean gertatzen da; maiztasunaren distortsioa, seinalearen maiztasunak berdin handitzen ez direnean; eta seinalearen harmonikoen faseen erlazioa anplifikagailutik igaro aurretik eta anplifikagailutik igaro ondoren berdina ez denean. v Opt. Lenteen aberrazioa, ikusleari gauzen itxura aldatzen diona. Koadro batean adibidez, ertzak erdialdea baino handiago ikustea edo alderantziz.