disoluzio
iz. Kim. Gorputz baten molekulak isurkari batean barreiatzea; barreiatze horretatik sortzen den nahastura homogeneoa. v Isurkaria izan daiteke, itsasoko ura adibidez; gasa, airea; solidoa, kobrea eta zilarraren aleazioaren modukoa. Disoluzioak baditu hainbat ezaugarri isurkari nahasturatik bereizten dutenak: osagai ikustezinak ditu, molekulak; nahasketa gardena eta argia da; destilazioaren bidez besterik ezin da banatu; disolbatu den gaia ez da banatzen dekantazioz nahastura geldi utzita. Alkoholetan egiten diren disoluzioak tintura izena hartzen dute. Disolbatzaile kopuru handian osagai disolbatu gutxi dagoenean disoluzioa diluitua izaten da. Disoluzio kontzentratuak disolbatzaile gutxitan osagai kopuru handia izaten du, eta saturatua deitzen zaio presio eta tenperatura baldintza jakinetan disolbaltzailean izan daitekeen osagai disolbagarri guztia urtuta dagoenean.