Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diskete

iz. Inf. Ordenagailu edo konputagailuetan, informazioaren euskarri magnetikoa, kanpoko memoria gisa erabiltzen dena, ahalmen txikikoa. Informazioa disko banakoaren (partikulen norabidea aldatzen duena) irakurketa eta idazketa buruaren bidez metatzen da disketean. Norabide bateko noranzkoak 1 balio bitarra du, eta beste noranzko norabideak 0. Disketeak, ahalmenaren arabera, ehunka milioi bytetik hiru milioi inguru bytera bitarteko informazioa gorde dezake.