Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diogenes

(Diogenes Zinikoa deitua) Greziar filosofoa (Sinope, K.a. 413 - 323). Eskola zinikoko kiderik ospetsuena izan zen. Diogenesen arabera ongia eta zientzia bertutean oinarritzen dira, ohoreak nahiz aberastasuna berriz mespretxatu beharreko sasi-ondareak dira. Egun batean argi-mutil piztu bat eskuan zuela ari zen paseatzen egun argiz «gizon bat aurkitu nahian»; Alexandro Handiak, Korinton, zer nahi zuen galdetu zionean, Diogenesek «ez iezadazu eguzkia ken» erantzun omen zion. Oinutsik ibiltzen zen urte guztian zehar, atarietan egiten zuen lo eta upel bat zuen etxebizitza.