Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diodo

iz. Elek. Bi elektrododun balbula elektronikoa.  v  Harizpiak eta xafla dira elektrodoak. Harizpiek berotutakoan elektroiak igortzen dituzte, eta xaflak karga positiboa eta negatiboa jasotzen du txandaka, korronte alternoko zirkuitu batean baitago diodoa; hala, xaflak behin elektroi horiei igarotzen uzten die, eta hurrengoari igarotzea galarazten. Korronte elektrikoa norabide bakarrean baino ezin da igaro, beraz, korronte etena korronte jarraitu bihurtzen da.