Diokleziano, Kaio Valerio
(Lat. Caius Aurelius Valerius Diocletianus). Erromatar enperadorea 284-305 bitartean (Salonatik hurbil, egungo Split, Dalmazia, 245 - Salona, 313). Numeriano eta honen anaia Karino hil zirenean soldaduek Kaio Valerio aldarrikatu zuten enperadore. Ondoren tetrarkia delakoa antolatu zuen: bi augusto (Diokleziano eta Maximiano) eta bi zesar (Galerio eta Konstantzio Kloro), azken hauek lehenbizikoen mende zeudelarik. Dioklezianok Inperioko autokrazia indartu zuen: gizartea bakean bizi izan zen, ez zen inbasiorik izan, mugak finkatu ziren eta zergek neurrian iraun zuten. Kristauek esetsaldi bortitzak jasan behar izan zituzten 303. urtetik aurrera. Aginpidea utzi zuen 305. urtean.
- dinornis
- dinornitiforme
- dinosauro
- dinozefalo
- Dinslaken
- Diokleziano, Kaio Valerio
- diodo
- Diodoro Kronos
- Diodoro Siziliakoa
- Diofante
- Diogenes Laertes