Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

DIN

Teknol. Deutsche Industrie Normen alemanerazko esapidearen laburdura; geroago Das ist Norm («hau da araua») irakurri izan dena. Alemanian Deutscher Normenausschusses izeneko erakundeak sortu zituen DIN arauak 1926an, industrian erabiltzeko neurrien, formen eta abarren bateratasuna lortzeko helburuarekin. Argazkigintzan pelikula garbiak duen sentiberatasun maila adierazteko erabiltzen dira sigla horiek; eta papergintzan paperak izan dezakeen neurrietako bat izendatzeko.